2015(e)ko urriaren 27(a), asteartea

Sarreran link edo esteka bat nola jarri

Vimeon, hainbat bideo topa ditzakegu, batzuk oso interesgarriak, beste batzuk ez horrenbeste.

Hurrengo bideo hau, Vimeotik ateratakoa da, eta dislexiaren konponbideei buruz hitz egiten du.

TEDxMadridSalon 27 de noviembre de 2013: Nuevas soluciones para la dislexia from La Casa Encendida on Vimeo.

Beste bideo bat

Bideo hau youtubetik ekarri dugu baina HTLM kodea kopiatuta aldaketak egin ondoren.

Sarrera bideo batekin

Sarrera honetan, youtubetik zuzenean ateratako bideo bat sartuko dugu. Oso erraza da.


Oso ondo geratzen den sarrera bat da.

2015(e)ko urriaren 20(a), asteartea

ONGI ETORRIA

Ongi etorri guztioi!

Itsaso dut izena, eta blog honetan dislexiari eta honek hezkuntzan sortzen dituen zailtasunei buruz hitz egingo dut.

Nire aukeraren zergatia, hurbileko esperientzia bat bizi izan dudala da. Interes handia dut gai honen inguruan, eta hori dela eta, nire helburua dixlexiaren inguruko ezagutzak handitzea da.

Aurretik aipatu dudan moduan, hezkuntzaren munduan garrantzi handia duen gaia da. Gaur egungo haur askok sufritzen dute, eta horregatik, lehenengo sarrera hau gaia definitzeko erabiliko dut.

Dislexia, irakurtzeko eta idazteko zailtasunak dituzten umeei gertatzen zaie. Burmuinak sortzen duen galera bat da eta hitzak bistaratzeko ahalmenarekin dauka erlazioa. Galera horrek, letren nahasketa bat sortzen du, eta beraz, irakurtzeko eta idazteko momentuan zailtasunak ekartzen ditu.