2015(e)ko urriaren 20(a), asteartea

ONGI ETORRIA

Ongi etorri guztioi!

Itsaso dut izena, eta blog honetan dislexiari eta honek hezkuntzan sortzen dituen zailtasunei buruz hitz egingo dut.

Nire aukeraren zergatia, hurbileko esperientzia bat bizi izan dudala da. Interes handia dut gai honen inguruan, eta hori dela eta, nire helburua dixlexiaren inguruko ezagutzak handitzea da.

Aurretik aipatu dudan moduan, hezkuntzaren munduan garrantzi handia duen gaia da. Gaur egungo haur askok sufritzen dute, eta horregatik, lehenengo sarrera hau gaia definitzeko erabiliko dut.

Dislexia, irakurtzeko eta idazteko zailtasunak dituzten umeei gertatzen zaie. Burmuinak sortzen duen galera bat da eta hitzak bistaratzeko ahalmenarekin dauka erlazioa. Galera horrek, letren nahasketa bat sortzen du, eta beraz, irakurtzeko eta idazteko momentuan zailtasunak ekartzen ditu.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina