ASTEKARIA

Orrialde honetan, IKT irakasgaiko gela praktikoetan egiten ditugun gauzen egunerokoa idatziko dut. Klasea laburbilduz eta informazioa oso eskematikoki jarriz, idatzitako guztia ulertzea espero dut.

2015/10/13 
Lehenengo praktika klase honetan hainbat gauza jorratu ditugu. Klaseari hasiera emateko, Josunek, IKTen inguruko hainbat puntu azpimarratu ditu. Horien artean hurrengo hauek daude:
  • IKTa ez da informatika.
  • Teknologia hauen inguruko garrantzia zein den jakin behar dugu, izan ere, gure egunerokotasunaren oinarri bihurtzen ari dira.

Ondoren, klasekide bakoitzak ikasle fitxa bat eGelara igo behar duela azaldu digu, honela, berak bakoitzaren datu pertsonalak eta argazkiak izan ditzan.

Azalpen hau kontutan hartu eta gero,  IKTen inguruan ditugun ideiak birpasatu ditugu. Horretarako, galdera sorta bat eskaini digu, eta bertatik genezkienak bakarrik erantzun behar izan ditugu. Hau amaitu eta gero, honen inguruko aurkezpen bat ikusi dugu, eta bertan ikasi dugunarekin, galdera sorta hori amaitzeko aukera izan dugu.

Gmail-aren eta Driven erabilerari buruz ere hitz egin dugu, eta bertan, hainbat gauza berri ikasi ditut, hala nola: etiketak jartzen, filtroak sortzen...


2015/10/20 
Gaurko klasea blog-ak zer diren gogoratzen hasi dugu. Hauen inguruko azalpen orokor bat egin eta gero, gure kabuz ibili gara blog batzuk begiratzen eta bertatik adibideak ateratzen. 

Ondoren, gure blog-a sortzeko gaiak aukeratzen hasi gara. Horretarako, zerrenda txiki bat egin, eta interneten honi buruzko informazio erabilgarria dagoen bilatu dugu. Nire zerrenda hurrengo hau izan da: 
  • Kirola 
  • Gizakiaren eboluzioa hezkuntzan
  • Dislexia hezkuntzan
  • Atentzio falta izatearen ondorioak
  • Elikadura
  • Musika 
Nire blog-ean dislexiaren inguruan hitz egitea erabaki dut hainbat zergatirengatik: hurbiletik bizi izan dudan egoera bat izan da, gai honen inguruan interes handia dut eta sarean dagoen informazio anitza da.

Hurrengo pausua blog-a sortzea izan denez, horri ekin diot…
Gutxi gora beherako diseinua egin eta gero, Josunek, lehenengo sarrera bat idazteko eskatu digu, bertan gure irakurleei ongi etorria emanez.

Ondoren, gure blogean idazterakoan erabili ditzakegun hainbat gauza azaldu dizkigu, hala nola: Galdet desberdinak, orrialdeak, etiketak, ikaskideen blog-en estekak... Pixkanaka-pixkanaka hauetako bakoitza gure blogera gehitzen joan gara, honela blog osatuago bat sortuz.


2015/10/27 
Lehenengo praktikan blogaren inguruko hainbat gauza ikasi ditugu. Hasieran, blogaren diseinuaren inguruko hainbat jarduera jorratu ditugu: fondoa aldatu, letra mota erabaki, forma, kolore desberdinak hautatu... Ondoren, sareko bideoak blogean nola eskegi behar diren ikasi dugu. Bi mota desberdindu daitezke, HTML eran esekitzen direnak edo Youtubetik zuzenean eransten direnak. Hortaz gain, Vimeotik bideoak igotzen ere ikasi dugu, eta azkenik, Creative Commons-a zer den eta nola erabiltzen den irakatsi digu Josunek. 

Bigarren praktikan, berriz, proiektuaren inguruko gauzak egin ditugu. Hasieran, Josunek lan honen inguruko hainbat azalpen eman dizkigu, eta ondoren, egoera baten inguruko galderak indibidualki erantzun eta gero taldean partekatu behar izan ditugu. Hortaz gain, "Cómo enfrentarse a los jetas y pasotas" testua irakurri dugu, eta azkenik, taldearen izena, partaideen fitxa, rolak eta aktak sortzen hasi gara. 

2015/11/10
Azaroak 10-eko lehenengo praktikan Word-aren inguruko hainbat gauza ikasi ditugu: Hasiera, Txertatu eta Orriaren Diseinua-ren barnean dauden atalak aztertu eta erabiltzen irakatsi digu Josunek. Ondoren, ikasitakoa erabiliz, programa honen inguruko jarduera bat egin dugu, eta gero, irakasleari entregatu.

Bigarren klase praktikoan, berriz, taldeka egin dugu lan. Sites-a sortu dugu lehenengo, eta ondoren, orrialde desberdinak txertatzen hasi gara. Talde fitxa ere bete dugu, eta azkenik, ikasle gidaren lehenengo ariketa egiten hasi gara: egoera aztertu eta mapa kontzeptuala sortu.


2015/11/17
Egun honetan izan ditugun klase praktikoetan proiektuaren inguruko jarduerak egiten jarraitu dugu. Lehenengo klasean, mapa kontzeptuala amaitu, galdera eragileari erantzuten dizkioten hipotesiak sortu eta kronograma bat egin dugu (lanaren planifikazioa).

Ondoren, bigarren praktikan, Jordi Adell-en bideoa ikusi eta gero, Gaitasun Digitalaren inguruko mapa kontzeptual bat sortu dugu, curriculumeko Informazioa Tratatzeko eta Teknologia dDigitala biltzeko gaitasunetik informazio gehigarria ateraz. Hortaz gain, Delicious-en erregistratu gara, eta bakoitzak jorratuko duen gaia lantzeko interesgarriak diren orrialde batzuk batu ditugu bertan.

2015/12/15
Azkenengo klase praktiko hauetan hainbat gauza egin ditugu. Lehenengo eta behin, Modulu Lanen hiru aurkezpen ikusi ditugu. Bertan, talde bakoitzak lanaren inguruko sarrera txiki bat egin du, eta ondoren sort duten bideoa erakutsi digute. Ondoren, talde bakoitzaren proiektuen aurkezpenekin hasi baino lehen, lana amaitzeko eta aurkezpena prestatzeko denbora appur bat izan dugu, eta gero, proiektu bakoitzaren aurkezpenekin hasi gara. Guztira sei izan dira, eta bakoitzak bere ikuspuntutik Gaitasun Digitala hezkuntzan nola barneratu behar den erakutsi du adibide erreal batzuen bitartez.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina