2015(e)ko abenduaren 22(a), asteartea

AGURRA

Iritsi da blog honi amaiera emateko momentua. Egin dudan lan hau oso erabilgarria izan da niretzat, eta irakurri duzuenontzat ere polita, erraza eta didaktikoa izana espero dut. 

Dislexia hinbat umek sufritzen duten zailtasun bat den arren, arazo honi normaltasun handienarekin aurre egin behar zaiola deritzot; Dislexiadun umeak gizartean eta eskolan ondo integratuta sentituz eta gainontzekoen ikasteko gaitasun berberak izan ditzaketela irakatsiz.

Irakurri ditudan testuak, barneratu ditudan datuak eta nire hurbileko pertsonen esperientziak zeintzuk izan diren jakiteak gai honen inguruko ezagutzak handitu dizkit, eta horren ondorioz, nire interesa asko handiagotu da. Pertsonalki, Dislexiaren inguruan informatzen jarraituko dut, datu eta historia berriak bilatuz, eta honetan interesatuak zaudetenak berdin egitea espero dut!

Eskerrik asko irakurri nauzuen guztioi eta beste batera arte!

Itsaso.


2015(e)ko abenduaren 10(a), osteguna

DISLEXIAREN ADIBIDEAK

Jarraian aurkeztuko ditudan bideoetan Dislexiaren adibide desberdinak agertzen dira. Hiru kasu dira guztira: lehenengoa Ishaanena, bigarrena, Samuelena, eta hirugarrena, Danielena, eta bertan, pertsona bakoitzaren sentipenak eta eskolan sufritutako egoera modu argi eta sinple batean azaltzen da. Hortaz gain, arazo honek ekar ditzakeen bigarren mailako arazoak (auto-estimu falta, depresioa...) ere aipatzen dira. Beraz, ulergarria eta erabilgarria izatea espero dut.

Ishaan


Samuel


Daniel

2015(e)ko abenduaren 4(a), ostirala

KONPONBIDEAK

Dislexiak dituen konponbide desberdinetaz informatu ondoren, honako hauek esaguratsu eta eraginkorrenak direla ondorioztatu dut.

Psikologian eta Filosofian lizentziatua den Vicente Oltra Dislexian aditua da, eta bere ustez, dislexiarako konponbidea "berikasketa" da. Hau da, idazten eta irakurtzen berriro ikastea baina ikasleak dituen aukerak kontutan hartuz, eta bere ikasteko erritmoari jarraituz. Ikasleak "berikasketa" hau atsegina eta erabilgarria dela nabaritu behar du, bere lana arrakastatsua izango dela barneratuz. Honela, idazketa eta irakurketaren teknikak egokitasunez barneratuko ditu. Aurreko sarrera batean aipatutako fitxa eta ariketak ikasketa lagungarri modura jokatzen dute. Honela, ikaslea monotonia baten barnean sartu ez dadin.

Hortaz gain, irakurri dudan beste blog batean, Dislexiaren trataera bi puntu desberdinetatik planteatzen du: ikasketa lan birantolatua eta elkartasun emozionala. Izan ere, Dislexia sufritzen duten umeek beraien autoestimua igo behar dute haiek izanik berreskurapen horren kolaboratzaile nagusiak.

Teknologia berriak ere interesgarriak izan daitezke gai honen barnean; ikasketa lan berantolatuan batez ere. Ordenagailu edo teknologia berriak dislexia sufritzen duten umeentzako oso erabilgarriak diren materialak dira, izan ere, hauei esker beste teknika batzuekin lortu ezin daitekeen idazteko eta irakurtzeko trebetasuna lortu dezakete. Hala ere, teknika honek ez du arazo emozionala gainditzeko laguntza handirik ematen.

Azkenik, logikoa den moduan, Dislexia sufritzen duen ume baten guraso eta hezitzaileek paper esanguratsua dute egoera honetan. Gurasoek elkartasun emozionalean dute garrantzirik handiena, eta hezitzaileek, berriz, "berikasketa"-n.

Informazioa ondorengo esteketatik atera dut:

- http://cuidadoinfantil.net/tratamiento-para-la-dislexia.html
- http://www.psicopedagogia.com/dislexia
- http://www.dmedicina.com/enfermedades/psiquiatricas/dislexia.html